ECM sarira aurkeztu ziren egitasmoak banan-banan

2018an tokiko garapena sustatzeko beka antolatu zuen ECM elkarteak eta 2020an jendarte eraldaketarako proiektuak sustatzeko saria aurkeztu zen. Hautagaitzak 2021eko martxoaren 1a baino lehen aurkeztu ziren, eta irabazlea 2021eko apirilaren hasiera baino lehen eman zen jakitera.

ECM elkarteak biziki eskertu nahi du parte hartu duten egitasmoek aurkezteko egindako lanengatik. Guztiak dira interesgarriak, aberatsak eta bat datoz proposatutako helburuekin.

Egitasmo guztiak aztertu eta baloratu ondoren,”Aiaraldea Kooperatiba” proposamena izan da epaimahairen arabera egitasmorik onena eta 3.000 €ko saria jasoko du.

Epaimahaiak bertute hauek aitortu zizkion proposamenari: baliabide ezberdinak bildu eta sortzeko gaitasuna duen elkargunea, ikuspegi integrala, tokiko garapena, elikadura burujabetza, kultur sormena, genero berdintasuna eta feminismoa, ekonomia sozial sustatzailea, eraldatzeko gaitasuna eta esparru geografikoa.

Hona hemen 2020ko deialdira aurkeztu ziren egitasmoak banan-banan:

Puntu beltzetatik hirigintza feministara

ERAGILEA : Durangoko Udala

LABURPENA : Hirigintzaren eta berdintasunaren arteko harremanean sakontzea eta hirigintza herritarren eguneroko bizitzan sustengatzen dituen aldagaien lanketa. Hirigintza feministaren esparruan egindako prozesu kolektiboa , Durangoko gune ez-segururen mapatze batekin hasi zena eta egun, Hirigintza Antolakuntza Plan Orokorrean genero ikuspegia txertatzera heldu dena.

INFORMAZIO GEHIAGO:
Genero ikuspegia txertatzeko proposamenak

Kulturarekin hazi

ERAGILEA: Compagnie Des Vents et Marées

LABURPENA : 2022ko maiatzean estreinatzekoa den sorkuntza , Hendaia kaleko arteen jaialdiaren esparruan. Lan egiteko metodoa honako hau da: Sakontzea aukeratzen den gai batetik abiatuta, topaketen eta ikerketen bidez murgiltzen dira bertan. Ikerketa lan honetatik, ikuskizunerako testuak eta pertsonaiak sortzen dira. Idazketa kolektiboa da eta bakoitzaren esperientzia eta sentikortasunaren parte dira.

INFORMAZIO GEHIAGO:

https://www.ciedesventsetmarees.com/

Uliako Lore-Baratzak

ERAGILEA: Uliako Lore-Baratzak

LABURPENA: Donostiako Uliako Mintegien Parkean martxan dagoen auzo baratze-lorategi egitasmoa da Uliako Lore-Baratzak. Proiektuaren helburuak:

  • Parke publikoa izatea. Eta horretarako irekiera bermatzea bizilagunen elkarlanarekin.
  • Ulian hiri-nekazaritza eta lorezaintza lantzea, auzotarren gozamenerako eta hezkuntzarako.
  • Herri eragile eta taldeei baratze-topagune bat eskaintzea, kajoneren erabilerekin.
  • Auzo-konposta egitea parkean bertan aprobetxatzeko.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Euskal Herriko laborari eta herritar agroekologikoen kolektiboa

ERAGILEA: EHKOlektiboa

LABURPENA: EHKOlektiboa –edo EHKO–Euskal Herrian Agroekologia lantzen eta bultzatzen duen baserritar eta herritarren kolektiboa. Gure baserrietatik, eta jendartearekin batera, guztiontzako elikadura osasuntsua eta eskuragarria egitea dute helburu; lurra, abere eta pertsona guztien errespetuan oinarriturik.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Herrerako Sukalde

ERAGILEA: Emanhar

LABURPENA: Altzako Herrera auzoan garatu den Su|cAlde proiektuaren lehen eredua da eta, funtsean, auzotarrek duten janaria prestatzeko eta elikatzeko beharra komunitate-mailan antolatzeko eta prezio onargarrietan eskaintzeko lankidetza sistema eredu bat eskaintzea eta ekimenaren bitartez jakien eta lankidetza komunitarioaren inguruan uztartzen diren beste hainbat eremuetan eragina izatea bilatzen duen proiektua.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Aiaraldea Ekintzen Faktoria

LABURPENA: Irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko eta euskaraz egituratutako proiektu eraldatzaile integrala izateko bokazioz erabiltzaileen eta langileen kooperatiba. 500 metro karratuko pabiloia beraien baliabide propioekin Faktoria den egoitza sozial publikoaren sorrera eta irekiera.

Modu horretan beraien lan ildo estrategikoen artean kokatu dituzte ondoko hauek:

  • Euskararen normalizazioa.
  • Komunikazioa.
  • Elikadura Burujabetza.
  • Hezkuntza eta Aisialdia.
  • Feminismoa.
  • Ekonomia Sozial Eraldatzailea.
  • Kultur-sorkuntza.
  • Identitate Komunitarioa.

INFORMAZIO GEHIAGO: